XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez da harritzekoa Annikaren buruko lazotxo urdina ere emozioz dardarka hastea, lehenengo azoka eguneko goizean jantzi zenean; ezta Tommyk bere gazta-otartekoa ia oso-osorik irenstea ere.

Amak galdetu zien ea joan nahi al zuten berarekin azokara, eta erantzun zioten, axolarik ez baldin bazion, nahiago zutela Pippirekin joatea.

- Dibertigarria izango dela Pippirekin joatea uste dut esan zion Tommyk Annikari, jardinean korrika sartzen ziren bitartean.

Annikak ere gauza bera pentsatzen zuen.

Pippi, ordurako jantzita, sukaldean zegoen zain.

Azkenean egurtegian aurkitu zuen kapela, errotarria bezain handia.

- Ez nintzen gogoratzen egurrak eramateko erabili nuela lehengoan esan zuen kapela buruan sartzen zuen bitartean.

- Ondo al nago?

Annika eta Tommyk ondo zegoela onartu behar izan zuten.

Bekainak ikatz pusketa batekin margotu zituen, eta ezpainak eta azkazalak gorriz.

Soineko luze beltz bat zeukan soinean.

Bizkarrean eskote handi bat zeukan eta franelazko alkandora ikusten zitzaion.

Soinekoaren azpitik zapata beltz handi batzuk ageri zitzaizkion, inoiz baino dotoreagoak, (...)